Zer

Poltsikoan daramazun telefono mugikorra, kontatzeko zerbait, irudimen apur bat… eta hor daukazu zure mobilmetraia.

Orrialde honetan, zure ikus-entzunezko proiektuetan baliagarri izango dituzun hainbat aholku aurkituko dituzu. Bideoak editatzeko abc-tik hasita, kontatu nahi duzuna ezin hobeto adierazteko trikimailu ikusgarrienetara. Do It Yourself (DIY) motako ideia sinpleak dira, baina hauek erabilita zure mobilmetraiak (mugikorrarekin egindako bideoak) nahi bezain profesionalak izango dira. Etxean dituzun eguneroko objektuak erabiliz (bizikleta, plastikozko botila, erratza…), zinean ikusten dituzun pelikuletako trikimailuak egiteko gai izango zara.
Erabil itzazu dekalogo honek eskaintzen dizkizun trikimailuak eta asma itzazu zeureak ere.

Eta orain…
Argiak, kamera, EKIN!!!