Nor

BIDEO AMATEURRAK EDITATZEKO DEKALOGO AURRERATUA, gazteak ikus-entzunezkoetan eta mundu digitalean alfabetizatzeko IA18-k garatutako INGURUNE MOBILA (IM) egitasmoaren baliabide didaktikoa da.

Dekalogo hau osatzeko, ZAUNKA-ren irudimena eta jakintza, Martal Del Olmo eta Lucas Fuentesen parte-hartzea eta Joe Crepúsculo musikariaren laguntza baliatu ditu IM-k eta hau guztia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Donostia – San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaiaren laguntzarekin egin da.

Ezagutu nor den nor:

INGURUNE MOBILA (ingurunemobil.casitengo18.com): Nerabeei zuzendutako alfabetizazio mediatikoa eta digitala lantzeko programa. Gazteen gaitasun kritikoa eta iritzi pertsonalak garatzeko asmoarekin, informazioa eta ikus-entzunezko edukiak sortu eta zabaltzeko beharrezkoak dituzten tresnak, metodologiak eta kontzeptuak eskaintzen dizkiegu. IM egitasmoak komunikabideen ulermena sustatu nahi du, baina ez norabide bakarreko bide gisa, baizik eta elkarrizketarako edo joan-etorriko eremu gisa. Hau guztia lortzeko, esperientzia praktikoan eta parte-hartze aktiboan oinarritutako ikasketa prozesuak landuko ditugu. IM garapen bidean dagoen plataforma anitzeko proiektua da (lantegiak, web gunea, telebista) eta telefono mugikorra du lan-tresna garrantzitsuena.

IA18 (www.casitengo18.com): Aniztasun kulturala bultzatzen duen elkartea da. Gure proiektuen oinarria gizarte zibilaren parte-hartze aktiboa da, batez ere nerabeena, beraiekin lan eginez eta ez beraientzat edo beraiei buruz.

Elkarteak bideratzen dituen jardueren ardatz nagusia sormena eta bitartekaritza lantzen duten estrategia pedagogikoek osatzen dute, beti ere, parte-hartzaileen arteko hartu-emanari berebiziko garrantzia emanez eta hurbilen sentitzen dituzten hizkuntzetan, bitartekoetan eta dinamiketan arreta jarriz. Gazteek euren imaginarioa sor dezaten eta bide batez, gaitasun (auto)kritikoa landu dezaten.

AMASTÉ (www.amaste.com): Ideia-bulegoa da eta bitartekaritza, harreman eta parte-hartze prozesuak garatzea da bere lan nagusia. Prozesu hauek guztiek irudimena, hausnarketa aktiboa eta espiritu kritikoa sustatzea dute helburu eta gizarte-berrikuntzan, gazteen alorrean, kulturan, ekintzaile-munduan, alfabetizazio mediatikoan edota ingurunearen garapenean lan egiten dute.

ZAUNKA (www.zaunka.com): Kultura garaikidea aztertzeko saiakera da. Gaur egungo gizartearen konplexutasuna eta menperatzen gaituzten mekanismo soziopolitikoak ez dira erraz azaltzen eta horregatik, ZAUNKAK kultura garaikidearen zenbait errealitateen irudia eskaintzeko helburua du.

MARTA DEL OLMO: Kementsua, argia eta bizia, dekalogoa egiten genuen bitartean, ez da minutu batean ere geldirik egon. Biolina jotzen du, elurra gustuko du eta giza-weba erabat menderatzen du. Itxoin institutua bukatzen duen arte, beheak eta goiak irentsiko ditu.

LUCAS FUENTES: Errenazimenduko gaztea. Bateria jotzen du, edizio digitala atsegin du eta bideoa ere bere zaletasunen artean dago. Hemendik gutxira Goya sarietako kredituetan bere izena ikusten ez baduzue, beste zerbait egitea erabaki duelako izango da.

JOE CREPÚSCULO (www.crepus.com): Hit musikalak egiten ospea eta miresmena lortu duen tipoa. Betidanik ezagutu izan dugu jenio obsesionatuaren jarrera erakutsiz, musika bitxia eta gogorarazlea egiten. Hain ospetsua egin eta EMIrekin sinatu aurretik, dekalogo honetako soinu-banda egin zuen.

EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA SAILA: Ikus-entzunezko edukiak euskarri desberdinetan produzitzeko diru-laguntzak eskaintzen ditu. IKTBak sustatzen ditu. Gainera, ikus-entzunezkoak eta kultura gustuko badituzu, kulturklik web-gunean sartzeko aukera duzu (http://www.kulturklik.euskadi.net).

DONOSITA-SAN SEBASTIÁN 2016 (www.sansebastian2016.eu): Pertsonak eta haien gaitasun sortzaile eta eraldatzailea ardatz izanik, Europako kultur hiriburua izateko apustua. Lan lerroetako bat nerabeei zuzendutako multimedia alfabetizazio-prozesuak sustatzea da, IKTBen erabilera zentzuduna eta sortzailea bultzatzeko asmoz.